XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1944an bere osasunak txarrera egingo du eta tratamendu bereziak jarraitu beharko ditu. Etengabeko mina du bizkar-hezurrean, eta erabateko atsedena aginduko diote. Altzairuzko gerruntze bat jarri beharko du, nahitaezkoak zituen tramankuluok bizimodu arrunta egin ahal izateko. Ezin eser eta etzan zitekeen gerruntze barik.

Tratamenduak infernu dira. Erabateko bertikaltasuna lortze aldera, hondarrez betetako zorroak lotzen zizkioten oinetan, bizkar-hezurra tenkan manten zedin. Adelina Zendejas lagunak ospitalera eginiko bisita bat du gogoan.

Burdina batzuetatik zintzilik aurkitu zuen, oinek behea ikutzen ez zutela. Ikaratuta geratu ginen. Pintatzen ari zen txisteak eta bromak egiten zituen artean. Nekatu zenean aparailu batez jaitsi eta burdina eta guzti etzan zuten ohean, ornoek ez zezaten elkar jo.

Zutabe hautsia ikusirik hobeto uler daiteke urteotako bere egoera fisiko-psikikoa. Artistaren soin biluzia gerruntzeak sostengatzen du.